Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Busturialdeak irabazi du XXVI. BBK Sariketaren 2. Kanporaketa Zallan

2018/03/01
Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeek jokatu dute XXVI. BBK Sariketaren bigarren kanporaketa Zallako Zine antzokian. Busturialdeak batu ditu puntu gehien, eta beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeek jokatu dute XXVI. BBK Sariketaren bigarren kanporaketa Zallako Zine antzokian, Maristak eta Zalla BHI ikastetxeetako ikasleak ikusle zirelarik. Busturialdea taldeak 451,50 puntu batu ditu, eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeak 393. Beraz, Gaurko irabazleak, finalaurrekoa jokatu du, martxoaren 12an Durnagon, 1. Kanporaketa irabazi zuen Durnagaldea taldearen kontra.

 BBK. 2018. Zalla

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urte artekoetan:
    • Busturialdea: Oier Errementeria, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao
    • Enkarterri-Ezkerraldea: Garikoitz Mantzisidor, Gari Morgado eta Peru Irastorza
  • 24 urte artekoetan:
    • Busturialdea: Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga
    • Enkarterri-Ezkerraldea: Nuria Cordada, Asier Alcedo eta Ander Ucelay

Gaurko saioko aurkezlea Zihara Enbeita izan da, eta epaimahaia Eneko Aldana, Ander Elortegi eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.

 BBK. 2018. Zalla

Bigarren kanporaketa irabazita, beraz, finalaurrekoetara sailkatu da Busturialdea taldea. 1. finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan izango da martxoaren 12an, Durangaldea taldearen kontra.

Hurrengo saioa, hau da, hirugarren kanporaketa, astelehenean izango da Deustuko Bidarte auzo etxean, eta finala martxoaren 22an izango da Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera.