Bulego barriztura itzuli gara

2013/11/13
Bertsozaleok, urteotan dakizue non dagoen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bulegoa, Zabale Kalea atzean, Durangon. Udan barriztatze lanak egin ditugu eta guztiz itxura aldatuta dago, polita, modernoa, dotorea, behar egiteko leku atsegina eta denon artean egina, danontzat bilgune izango dena. Gonbidatuta zagoze bertsozaleok!

Badira urte batzuk Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lantaldea haziz doala. Eragile, arduradun eta irakasleak gustora sentitzeko moduko bulegoa atondu dogu. Barriztatze lanak amaituta, antolaketa eta montaje ordua da gurean, tresnak hartu eta barriro etxera bueltatzekoa, oraingoan etxe barriztura.

 

Hemen dituzue irudi batzuk. Oraingo bulegoaren argazkia

 

        

  

Argazki honetan lehen zelako bulegoa zen ageri da. 

Lanak iraun duten bitartean hartutako irudiak

 

Udagoinean sartu ahala itxura hau hartu du...

      

Eta behin garbitu eta materiala sailkatu eta gorde ostean montaje beharrak hasi ziren. Talde lanaren argazki batzuk: