Bizkaiko Taldekakorako izen ematea zabalik dago otsailaren 7ra arte

2022/01/25
Hirugarren edizioa izango du Bizkaiko Taldekakoak; otsailaren 7ra arteko epea dago izena emateko.

2017an egin zen lehenengoz Bizkaiko Taldekakoa, 2019 ere ospatu zen, eta aurtengoa hirugarren edizioa izango du.

2017 06 03 mx 2 IMG 4147

Bizkaiko Taldekakoa, izenak berak dioen moduan, Bizkaia mailakoa eta taldekako txapelketa da, giro informalean, jai giroan, jokatzen dena. Helburu nagusia Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea.

Informazioa eskatzeko edota izena emateko Bizkaiko Elkartera deitu edo idatzi behar da: 94 6812711 / bizkaia@bertsozale.eus

Aurreko edizioari buruzko informazioa, hemen.