Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea martxan da

2024/02/05
Bizkaiko Taldekakoak laugarren edizioa izango du aurten. Gaurtik hasita otsailaren 18ra arte egongo da izena emateko aukera.

Badator Bizkaiko Taldekakoaren laugarren edizioa. Gaur, otsailaren 5ean, jarri dugu martxan izen ematea, eta taldeek bi astez izango dute horretarako aukera, otsailaren 18ra arte.

Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bere helburu nagusia baita bertsoaren ekosistema indartzea. Hau da, Taldekakoak oinarrian eragin gura du, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz. Elkarteak ere, plaza informalak sortu gura ditu, besteak beste, bertsolari hasi berriei plazarako bidea errazteko asmoz.

Taldekakoaren egitura izena ematen duen talde kopuruaren araberakoa izango da, eta martxoaren 12an emango da horren berri, horretarako sortutako web gune berezituaren bidez. Dena dela, kanporaketak martxoaren 15 eta maiatzaren 4 artean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, ostera, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera.

2022-05 Taldekakoa finala

izen-ematea, hemen.

Taldeak gutxienez sei lagunek osatutakoak izan behar dira, funtzio hauek bete behar baitira: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat. Dena dela, gutxienez, zortzi parte hartzaile izatea gomendatzen dugu.