Bizkaia

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala eta Bertso Eskolen Eguna ospatuko dira zapatuan Gernika-Lumon

2014/06/03
Goizean bertso idatzien finala egingo da lehenengo, eta ostean jokatuko da bat-bateko sariketaren finala. Arratsaldean bertso eskolek hartuko dute protagonismoa, eta gero, iluntzera arte luzatuko da egitaraua.

Oinak buruan lelopean dator aurtengo eskolartekoa. Urte osoko beharraren ostean, maiatzean egin da Eskolarteko Txapelketa, eta zapatuan jokatuko da Gernika-Lumoko Astran Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala. Horregaz batera, Bizkaiko Bertso Eskolen eguna be ospatuko da, egunean bertan.

Hurrengoa izango da egitaraua:

10:00etan: bertso idatzien finala

11:30ean: bat-bateko sariketaren finala.

            FINALISTAK:

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Uzelai Aristi
Asier Alcedo Cano
Asier Galarza Garai
Eneko Aldana Carrasco
Iker Garitagoitia Astigarraga
Koldo Gezuraga Seijido
Unai Mendiburu Valor

13:30ean: sari banaketa

14:30ean: bazkaria

16:30ean: bertso eskolen tartea

Ostean, erromeria Oskar Estangagaz 19:30ak arte.

 

Antolatzaileak:                                                   

Bizkaiko Bertsozale Elkartea     Ikastolen Elkartea     

 

Babeslea:    

Laboral Kutxa

 

Laguntzaileak:

Gernika-Lumoko Udala