Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa martxan!

2017/05/11
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Bittor Altube Sarrionandiak irabazi du, eta beraz, finalerako txartela lortu du

Gaur, Durangoko Kurutziaga Ikastolan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatu da. Saioko irabazlea, Bittor Altube abadiñarra izan da, eta beraz, finalerako lehenengo txartela berak lortu du.

2017 05 11. Durango. Eskolartekoa DSC05345

Hamar gaztetxo oholtzaratu dira gaurko lehenengo kanporaketan: Bittor Altube, Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga, Amets Zulueta, Peio Gerrikaetxebarria, Iñaki Uriarte, Txomin Aiartza, Irune Basagoiti, Eider Gallastegi eta Xabi Olalde.

2017 05 11. Durango. Eskolartekoa DSC05304

Gai-emailea Maddi Ibaibarriaga izan da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Iñaki Aurrekoetxea eta Leire Etxebarria izan dira.

2017 05 11. Durango. Eskolartekoa

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, eta finala ekainaren 3an izango da, Markina-Xemeinen. Saio bakoitzako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz.

2017 05 11. Durango. Eskolartekoa DSC05282

Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:

  • Maiatzak 15, 17:00etan, Gernika-Lumoko Astran
  • Maiatzak 16, 17:00etan, Algortako Azebarrin
  • Maiatzak 17, 17:00etan, Deustuko Mullerren.

2017 05 11. Durango. Eskolartekoa DSC05328

Finala ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Bazkari tiketak astelehenetik aurrera egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian.

 Xaguxaharra soilik