Bizkaiko bertsozaleon eguna ospatuko dugu irailaren 13an
Irailaren 13an ospatuko dugu aurten Bizkaiko bertsozaleon eguna, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna. 12:00etan elkartuko gara Xiberu tabernan, eta bertso poteoarekin hasiko dugu eguna. Poteoan zehar, hurrengo bertsolariek kantatuko dute: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia.
Bertso poteoaren tartean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena egingo da. Irailaren 28an hasiko da txapelketa, eta ordurako den-dena prest izango du Talde Antolatzaileak. Han emango ditugu xehetasunak.
Poteoa amaitu arren, bertsoak entzuten jarraitu ahal izango dugu gero ere. Izan ere, bertso bazkariaz gozatu ahal izango dugu Uranga jatetxean, 14:30etik aurrera. Kantuan Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Igor Elortza arituko dira. Bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian (irailaren 4ra arte egongo dira).
Bizkaiko bertsozale Elkateik egun honetan parte hartzera animatu gura zaituztegu, bertsoaren bueltan egun eder bat pasa dezagun.