Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40. urteurrena ospatu du

2023/09/09
Iurretan batu gara elkarteko behargin, behargin ohi, bazkide eta beste. Bertsoen doinuek lagunduta joan da urteurren ospakizuna.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte bete berri ditu. Hain zuzen ere, hori ospatu dugu elkarteko kide, bertsolari zein bertsozaleek gaur Iurretan. Herriko plazan bildu ostean, Montoste elkartean egin dugu bazkaria. Bertan, urteurrenerako sortutako hamar bertso sorta abesteaz gain, elkartearen lehen urteetako argazki galeria ere ikusi dugu.

Elkartearen historia jasotzen duen erreportaje bat prestatu dugu, eta urteurrenerako egindako bertso sortekin batera, liburuxka bat kaleratu dugu bertaratuei eta elkarteko bazkideei emateko. Ikusi hemen bere web bertsioa.

Bestalde, elkartearen hasierako urteetako argazkiez gain, urteurren ospakizunekoak ere ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.