Bideo labur lehiaketa ipini du martxan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

2016/03/16
Bat-bateko taldeetako eta bertso eskoletako gaztetxoei zuzendutako lehenengo bideo labur lehiaketa martxan da! Lanak aukerkezteko epea apirilaren 25era artekoa izango da.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabiltzan gaztetxoei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketa ipini du martxan. Gaia, ondokoa: Zelan animatu ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.

Lanak taldeka egingo dira, iraupena gehienez 5 minutukoa izango da, eta apirilaren 25era bitarte aurkeztu ahal izango dira.

Sari banaketa maiatzaren 22an izango da, Getxon. Irabazleak maiatzaren 16an ezagutaraziko dira web gunearen bitartez eta bertso eskolako irakaslearen bitartez.

2016 Gorozika

Lehiaketaren oinarriak:

  1. Bizkaiko bat-bateko taldeetako eta bertso eskoletako gaztetxoen taldeek hartu dezakete parte. DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek.
  2. Bat-bateko taldeetako arduradunek parte har dezakete bideoan.
  3. Taldeek gutxienez hiru partaide izan beharko dituzte.
  4. Talde bakoitzak bideo bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu.
  5. Bideoaren iraupena gehienez 5 minutukoa izango da.
  6. Antolakuntzak elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera edukiko du.
  7. Bideoan gutxienez bertso bat agertu beharko da.
  8. Parte hartzaileek, adin txikikoak izaki, guraso edo tutoreen baimena beharko dute lehiaketan parte hartzeko. Baimen hori bertso eskolako arduradunak banatuko die eta bideoarekin batera entregatuko du.
  9. Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatuko du.
  10. Bertsozale elkarteak bertsolaritzaren sustapenean bideo horiek erabiltzeko eskubidea edukiko du. Baita, jasoko diren bideoak interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko eskubidea.
  11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

 

Animatu parte hartzera!!!