Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Korrikaren lekukoa hartu duen momentua

2015/03/29
Gaur, 10:57ean, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Korrikaren lekukoa hartu du gaur Bilbon. 2469. km-a izan da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bilboko Indalecio Prieto kalean egin duena. 

Bertsozale taldea batu da aldapan gora ere Korrikaren lekukoari bidea egiten laguntzera.

Korrika 19. Bilbo 2015-03-29

Lekukoa Irati Erkizia Otegik, Elkarteko transmisioko lankideak, eta Fredi Paia Ruizek, Bizkaiko Bertsolari Txapeldunak, eraman dute ilusio handiz.

Korrika 19. Bilbo 2015-03-29