Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023, izen-ematea

2023/05/15
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023ra zuzenean sailkatuta daudenen izen emate epea zabalik dago.

Urriaren 1etik abenduaren 16ra bitartean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023 (BBT23). Aurrretik, maiatzean zehar, Udabarria Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da.

Ondorengoak dira sailkapen fasea jokatu barik, zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko aukera dutenak:

  • Azkenengo txapelketan (BBT20-21) finalistak izan zirenak eta finalaurrekoetan kantatu zutenak
  • Orain txapelketa bi (BBT18) finalista izan zirenak
Eman izena!

Maiatzaren 25ean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023an parte hartuko duten bertsolariak. 

 

Txapelketaren egitura:

Udabarria Bertsotan sailkapen fasea:

    • Sailkatze saioak: 8 saio 4 egunetan, 6 bertsolari saioko.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:

    • Kanporaketak: 6 kanporaketa, 6 bertsolari saioko. Zuzenean 2018ko finalistak eta 2021eko final aurrekoetako bertsolariak.
    • Finalaurrekoak: 3 finalaurreko, 6 bertsolari saioko. Zuzenean 2021eko finalistak.
    • Finala: 8 bertsolari.