Bizkaia

Bizkaiko bertso munduko emakumeen topaketa: saretzea eta ondo pasatzea helburu

2022/05/23
Giro bikainean egin zen atzo Bizkaiko bertso munduko emakumeen I. topaketa Markina-Xemeinen.

Bertsolariak, gai-jartzaileak, zaleak, epaileak... denetik batu ziren atzo Markina-Xemeinen egindako Bizkaiko bertso munduko emakumeen I. topaketan.

Antolatzaileek lehenengo topaketa honetarako finkatutako helburu nagusienetako bat saretzea eta elkarrekin gozatu eta ondo pasatzea izan ziren, eta baita lortu ere. Bizkaia osoko ia 60 emakume batu ziren atzo egun pasa ederra egiteko.

2022-05-22 emakumeen topaketa

Goizean ezagutza jolasak eta poteoa. Ostean bazkaria eta eguna borobiltzeko bertso saioa. Oholtzan Ainhoa Urien Telletxe, Maddi Zabalo Mateos eta Maite Berriozabal Berrizbeitia gai- jartzaile beharretan, eta kantuan Aissa Intxausti Aburruza, Enare Muniategi Etxabe, Iruri Altzerreka Martinez, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, June Diaz Franco, Maider Altuna Urbina, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi eta Onintza Enbeita Maguregi.

2022-05-22 emakumeen topaketa

Zorionak parte hartzaile guztiei. Hau hasiera baino ez da izan.

Hemen, topaketako argazki galeria.