Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa, zabalik

2020/07/15
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailean IRAKASLE-ERAGILE izateko lan poltsa zabaldu du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Gaur hasi eta uztailaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle-eragile izateko lan poltsan. Ikasturte berrian sortu daitezkeen ordezkapenetarako, edota sortu daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lan poltsa hau.

Eskatzen da:
•    Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
•    Bertso mundua ezagutzea
•    Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
•    Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
•    Gida-baimena izatea

Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia@bertsozale.eus helbidera.

Azken eguna: 2020-07-23.