Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa, zabalik

2019/05/29
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailean IRAKASLE-ERAGILE izateko lan poltsa zabaldu du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Gaur hasi eta ekainaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle-eragile izateko lan poltsan. Ikasturte berrian sortu daitezkeen ordezkapenetarako, edota sortu daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lanpoltsa hau.

Eskatzen da:

  • Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
  • Bertso mundua ezagutzea
  • Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
  • Gida-baimena izatea


Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2019-06-16.