Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bilboko topaketak 630 gaztetxo batu ditu gaur goizean Arriagan

2017/06/05
Bilboko 13 ikastetxetako 630 ikasle elkartu dira Arriaga antzokian gaur goizean bertsoaren inguruko ikasturte amaierako jaialdi handian, bertsoekin eta musikarekin gozatzera.

Bilboko Arriaga antzokia bertsoaren topaleku bihurtu da gaur goizean. Bilboko ikastetxeetako ikasleak bertan elkartu dira bertsoak eta kantak abestera, eta zelan ez, bertsolariak bat-batean entzutera.

2016 06 05 Bilbo IMG 5861

Bilbon 32 ikastetxeetan eskaitzen da bertsolaritza proiektua, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskaintzen duena Bilboko Udalaren laguntzagaz. Horietatik 13 egon dira gaur goizean Arriagan. Iaz egon ziren gainontzeko ikastetxeak, eta horrela, urte birik behin, denek dute parte hartzeko aukera.

2016 06 05 Bilbo IMG 5876

Gaurko ekitaldia Josu Telleria eta Maddi Ibaibarriagak aurkeztu dute, Bil eta Bo pertsonaien laguntzarekin.

2016 06 05 Bilbo IMG 5869

Ikuskizuna Huntza taldearen “Aldapan gora” abestiak lagundutako bideo batekin hasi da, bertan, gaurko protagonistan ezagutu ditugu.

Bertsolaritza ikasle gazteek aktiboki hartu dute parte saio osoan zehar, elkarri bertsotan galderak egin dizkiote bideoz, eta erantzunak jaso dituzte, bertso asmakizunak ere egin dizkiote elkarri, eta bertsolariei ere egin dizkiete hamaika galdera.

Bat-batean, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal aritu dira. Gazteen bideoen bitartez jasotako galderak erantzun dituzte, eta publikora ere bajatu dira ikasle eta irakasleei abestera.

2016 06 05 Bilbo IMG 5944

Bilbon bat-bateko taldeetan dabiltzen gazteak ere igo dira oholtzara, eta bertsotan zenbat gozatzen duten azaldu diete bertaratutakoei, eta bat-bateko taldeetan parte hartzera animatu dituzte.

2016 06 05 Bilbo IMG 5899

Oier Ponce musikariak lagunduta, kanta zaharrak eta berriak kantatu dituzte gazteek, Arriagan abesbatza itzelak osatuz.

Amaitzeko, ikastetxeetako ordezkariek diploma bana jaso dute bertsolarien eskutik. Datorren ikasturtean gehiago!

2016 06 05 Bilbo IMG 5922