Bermeoko 150 gaztek Kafe antzokia bete zuten atzoko bertso topaketan

2017/05/26
Ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen dabiltzan Bermeoko gaztetxoek zita izan zuten atzo arratsaldean, herriko Kafe Antzokian. Bertsoak, musika, kantuak, eta bertso paper lehiaketako sari emate ekitaldia

Bigarren urtez egin zen atzo arratsaldean Bermeoko bertso topaketa. Herriko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen dabiltzan herriko 150 gazte inguru batu zituen topaketak, Kafe Antzokian. 

Hauek dira parte hartu zuten ikastetxeak: San Frantzisko HLHISagrado Corazón Ikastetxea eta Eleizalde Ikastola.

2017 05 25 Bermeo DSCN7896

Saioa Ander Elortegi eta Jone Larrinaga bertsolaritza irakasleek gidatu zuten, eta eskualdeko bertsolariak aritu ziren bat-batean: Nagore Beitia, Iker Uriarte, Mikel Retolaza eta Ibai Amillategi.

2017 05 25 Bermeo DSCN7873

Musikari beharretan, eta kantaldia girotuz, Oier Ponce Ondarrutarra ibili zen.

2017 05 25 Bermeo DSCN7900

Topaketak bertsoa eta musika izan zituen ardatz, eta zelan ez,Bermeoko XXIV. bertso paper lehiaketako sari emate ekitaldia ere egin zen. Zorionak parte hartzaile eta sarituei:

  • 12 urte artekoak:
    • Sari orokorra: Txaber Egaña
    • Eleizalde Ikastola: Izaro Etxebarria
    • Sagrado Corazón ikastetxea: Irati Magunagoitia
    • San Francisco ikastetxea: Ilargi Astuy
  • 13-18 urte artekoak:
    • 1. saria: Aitor Gondra
    • 2. saria: Markel Navarrete

 

Saiori amaiera selfi batekin eman zitzaion!

2017 05 25 PHOTO 00000312