Bizkaia

Bertsolari Gazteen XXVI. BBK sariketaren finala: Durangaldea - Uribe Kosta

2018/03/19
Eguen arratsaldean jokatuko da Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketaren finala, Bilboko BBK Salan, 19:00etan

Eguen arratsaldean Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean jokatuko da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala, Bilbon.

Saioa Bilboko BBK Salan izango da 19:00etan hasita. Sarrera doan da. 

BBK finala

Otsailaren 27an izan zen sariketaren aurtengo lehenengo saioa Igorren, eta saioz saio, aurten ere egin du bidea bertsolari gazteen sariketak. Tartean, lau kanporaketa eta bi fianalaurreko izan dituzte zortzi taldeek. Finalerako txartelaak, bi finalaurrekoetako irabazleek eskuratu dute, hau da, Durangaldea eta Uribe Kosta taldeek.