Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Bertso trama dakar Igorrera 'Kopla barik' zirkuituak

2020/11/07
Azaroaren 14an, datorren zapatuan, izango da bertso trama Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etatik aurrera. Ezarritako arauak direla eta, Igorrekoak eta alboko herrietakoak joan ahalko dira saiora.

Kopla barik zirkuituak martxan dihardu. Bigarren saioa izango da datorren zapatukoa eta, oraingoan, bertso trama da oholtzaratuko den formatua.

Ezarritako neurriak direla eta, Igorrekoak eta alboko herrietakoak bakarrik joan ahal izango dira bertso trama ikustera. Aldez aurretik sarrera erosita zeukaten bertsozaleei astelehenean jakinaraziko zaizkie sarrera itzulketarako argibideak.

Sei bertsolari eta tramagileak

Igorreko oholtzan kantatuko duten bertsolariak Eneko Abasolo 'Abarkas`, Jone Uria, Julen Arzanegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu izango dira. Tramagile beharrean ibiliko dira Lilibertso bertso eskolako kideak.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Esan moduan, igorreztarrek eta alboko herrietakoek izango dute bertara joateko aukera. Bestelako segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta egingo da saioa.