Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finalak, Igorren

2015/06/06
Txaber Altube Sarrionandiak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala Igorreko Kiñu gaztetxean egin den saioan; goizean idatzizko finala egin da lehenengo, eta bat-bateko finalaren ostean, iluntzera arteko jaia izan dute bertso eskolek

Oinak buruan lelopean elkartu dira Igorreko Kiñu gaztetxean bertsolari gazte eta bertso eskoletako kideak. Egun biribila izan da gaurkoa: Bizkaiko Eskolarteko idatzizko eta bat-bateko finalak jokatuko dira, eta Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere gaur ospatuko da.

Idatzizko finalean gazte mordoa elkartu da:

Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

 

Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

Gero, bat-bateko finala jokatu da.

Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

Finalistak, hurrengoak:

  • Iker Garitagoitia Astigarraga
  • Igor Galartza Intxausti
  • Lur Ziarrusta Intxaurtza
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Paule Loizaga Legarra
  • Peio Azkarate Elejabarrieta
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor 

 Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak kantatu dute, eta azkenean, Txaber Altubek irabazi du. 

Eskolarteko finala. Igorre 2015-06-06

Unai Iturriagak jantzi dio txapela Txaberri, eta Unaik berak ere bota du bertsoa.

Eskolarteko fianal. Igorre 2015-06-06

Lurdesek eta Txaberrek ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute.

Eskolartekoa finala. Igorre 2015-06-06

Sari banaketaren ostean elkarregaz bazkalduko dute.

Eskolarteko finala Igorre 2015-06-06

Bazkalostean, bertso eskolen tartea egongo da, sorpresaz beteta.

Eskolarteko finala Igorre 2015-06-06

Eguna biribiltzeko, Oskar Estangagaz erromeria egongo da.

Eskolarteko finala Igorre 2015-06-06

Antolatzaileak:

  • Bizkaiko Ikastolen Elkartea
  • Bizkaiko Bertsozale Elkartea                  

Eskerrik asko laguntzaile denei, bereziki Kiñu gaztetxeari.