Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Belate Olabarria da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakari berria

2020/07/11
Belate Olabarriak hartu du Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakari kargua, gaur goizean Gernika-Lumon egin den Elkartearen urteko batzar nagusian.

Gaur goizean egin da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen urteko batzar nagusia. Batzarra martxoan egitekoa bazen ere, osasun larrialdi egoerak eraginda, atzeratu egin behar izan zen. Batzarra, esan bezala, gaur goizean egin da Gernika-Lumoko Astran, ez ohiko egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta.

2020-07-11 Batzar Nagusia

Batzarrean bazkideak batu eta zuzendaritzak proposatutako egitasmoa eta aurrekontua onartu dira. Horrez gain, zuzendaritza aldaketa ere onartu da. Batetik Asier Ibaibarriagak lehendakari kargua utzi du eta batzarrak aho batez onartu du zuzendaritzaren hautagaitza, Belate Olabarria. Horrez gain, 24 urtean zuzendaritza kidea izan den Unai Iturriagak ere kargua utzi du eta Asier Galarza gehitu da taldera.

2020-07-11 Batzar Nagusia

Elkarteak ondo etorria eman die kide eta kargudun berriei, eta esker ona adierazi gura izan die, omenali txiki bat eginez, Asier Ibaibarriagari eta Unai Iturriagari urte hauetan guztietan egindako lanagatik.

2019aren errepasoa iruditan ere egin da, hemen ikusgai: