Bazkideek aho batez onartu dute 2026rako egitasmoa
Martxoaren 5ean egin da 2026ko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Zornotzako Jauregibarria baserrian. Iazko eta aurtengo balantzea eta aurrekontua onartu dituzte bazkideek.
18:00etan hasi da batzarra eta bertaratutakoei ondo etorria eman eta batzarraren nondik norakoak azaldu dizkie Belate Olabarria Astobiza Elkarteko lehendakariak.
Ostean, Elkartearen helburu eta proiektu nagusiak azaldu dituzte Ione Narbaiza Gallastegi Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak, Jone Larrinaga Dañobeitia hezkuntza eragileak eta Igor Menika Bengoetxea aisialdia eta gazteen plazaratzerako eragileak.
2025an egindako argazkitan ikusteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.
Gozatu 2025ko argazki galeria
Horren ostean, Beñat Vidal Gurrutxaga zuzendaritza kideak hartu du hitza. Lan taldearen berri eman eta gero, Zuzendaritzaren helburuak eta funtzionamendua azaldu ditu. Ondorengoa da zuzendaritzaren osaketa berria:
- Lehendakaria: Belate Olabarria Astobiza
- Idazkaria: Beñat Vidal Gurrutxaga
- Diruzaina: Aissa Intxausti Aburruza
- Bokalak: Ainhoa Markinez Arruza, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri, Idoia Anzorandia Kareaga, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza.
Paule Loizaga Legarrak zuzendaritza utzi du, eta egindako lana eskertu zaio.
Amaitzeko, talde argazkia atera ondoren, luntxa izan dugu.