Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Balmaseda bete dute bertsozale gazteek

2014/04/07
Bizkaiko bigarren bertso topaketa egin da gaur goizean Balmasedako Klaret antzokian; 260 gazte inguru batu dira bertsoagaz gozatzera.

Bertsoak Balmasedan egin du geldialdia gaurkoan. Bigarren bertso topaketan elkartu dira gaur herriko gazteak, denera, 260 inguru. Hiru ikastetxeetakoak dira denak.

Gazteek sei sorta kantatu dituzte, eta horietaz aparte, bat-batean be aritu dira bertsolari bi: Jon Martinez eta Beñat Ugartetxea.

Bestetik, ohikoa den moduan, kantu herrikoiak kantatu dituzte gazteek Aitor Agirre gitarra jolearen laguntzagaz.

Argi ikusten da oporrak badatozela, bertso bat baino gehiago opor usainekoak izan dira-eta.

Topaketa amaitzeko, Balmasedako bertso paper lehiaketako sari banaketa egin dute aretoan bertan. Txaloz hartu dituzte sarituak beste ikasle guztiek.