Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Badatoz Bizkaiko eskualdeetako txapelketak

2019/10/31
Domekan Uribe Butroe eta Txorierriko Bertsolari Txapelketa hasiko da, eta hurrengo astean hasiko da Busturialdekoa.

Ikasturte honetan ere hainbat eskualdeetako txapelketak izango ditugu Bizkaian. Batzuk 2019ko udazkenean izango dira, eta beste batzuk urte berriarekin batera.

Bizkaiko eskualde bakoitzak izaera propioa du, eta bakoitzak bere ezaugarriei eta beharrei erantzuten dien txapelketa, jaia edota eguna antolatzen du.

Ikasturte honetan Uribe Butroe eta Txorierri, Busturialdea, Uribe Kosta, Enkarterri/Ezkerraldea/Meatzaldea eta Hego Uribek, txapelketa formatua aukeratu dute.

Ondorengo asteetan Txapelketa bi izango ditugu:

Uribe Butroe eta Txorierri
Uribe Butroe eta Txorierrikoak izango dira hasten lehenengoak: kanporaketak domeka honetan egingo dituzte, azaroaren 3an, eta finala azaroaren 9an egingo dute. Saioak Arrietan izango dira.

2019-11-09 Uribe Butroe. Finala

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa
Busturialdeko Bertsolari Txapelketak 3 finalaurreko izango ditu: azaroak 8 Errigoiti, azaroak 15 Muxika eta azaroak 29 Belendiz. Finala abenduaren 13an izango da Astran. Saioak doakoak izango dira, baina afarietarako izena eman beharko da.

2019-11-08 Busturialdeko Txapelketa

Urte berriarekin batera etorriko dira gainontzeko txapelketak ere. Hego Uribekoa otsailean izango da, eta martxoan izango dira Uribe Kostakoa eta Enkarterri/Ezkerraldea/Meatzaldekoa.