Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Badatoz Bizkaiko eskualdeetako txapelketak

2018/02/14
Barikuan Busturialdeko Bertsolari Txapelketa hasiko da, eta ondorengo asteetan etorriko dira gainontzeko eskualdeetako txapelketak.

Aurten ere hainbat eskualdetako txapelketa izango ditugu Bizkaian. Busturialdekoak izango dira hasten lehenengoak: Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa bariku honetan jokatuko da Belendizen. 

Bizkaiko eskualde bakoitzak izaera propioa du, eta bakoitzak bere ezaugarriei eta beharrei erantzuten dien txapelketa, jaia edota eguna antolatzen du.

Aurten, Busturialdeak, Enkarterri/Ezkerraldeak, Uribe Butroek eta Uribe Kostak, txapelketa formatua aurkeratu dute.  

 

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa

18 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan. 3 kanporaketa eta finala egingo dituzte:

2018. Busturialdeko txapelketa. kanporaketak

 

Finala martxoaren 17an izango da Gernika-Lumoko Astran.

 

Enkarterriko Bertsolari Txapelketa

14 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan. 3 kanporaketa eta finala izango dituzte, eta Txapelketa osoa egun berean egingo da, martxoaren 3an, Portugaleten. Eguerdiko 12:00etan hasi eta, egun osoko jaia izango da. 

 

Uribe-Butroeko Bertsolari Txapelketa

Uribe-Butroek ere egun osoko jaia egingo dute martxoaren 10ean. Goizean saio bi egingo dituzte, eta bazkaldu eta gero finala. 12 bat bertsolarik hartuko dute parte.

 

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

24 bertsolarik parte hartuko dute Uribe Kostako Bertsolari Txapelketan. kanporaketak 2 egunetan egingo dituzte, eta ostean finalaurrekoak eta finala.

2018. Uribe Kostako txapelketa. Kanporaketak

Finalaurrekoak eta finala martxoaren 24an izango dira. Egun osoko jaia izango da.