Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Badator Zilekoaren hirugarren edizioa

2019/01/18
Bizkaiko neska bertsolari gazteen topalekuan izen emateko aukera urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Ikasturte honetan hirugarrenez egingo da Zilekoa. Aurreko edizioetan moduan, helburu nagusia Bizkaiko neska bertsolari gazteen topaleku izatea da, euren arteko konfiantza-sarea sendotzea eta nesken ahalduntzean eragitea bertso eskoletatik plazarako bidean.

Saioak zapatu goizetan izango dira, Miren Amurizaren eta Oihana Bartraren gidaritzapean, Larrabetzun eta Durangon.

Eman izena Zilekoan, orri hau beteta

Formatuari dagokionez, saio denek izango dute antzerako egitura: lehenengo zatian, emakume erreferentzial baten bisita, eta eurekin bizipenak konpartitzeko aukera izango da. Ostean, bertso eskola izango da.

Egitaraua:

  • Otsailak 2: Ines Osinaga
  • Martxoak 9: Onintza Enbeita
  • Apirilak 6: Uxue Alberdi
  • Maiatzak 4: amaierako jaia

Parte hartu gura duten guztiak izango dira ondo etorriak, baina gogoratu bertso eskola bat dela, eta bertsotarako gutxienezko gaitasuna izatea beharrezkoa dela. Horretarako galdetegi honetan klik egin eta izena eman beharko da.

2018-01-20 Larrabetzu

Zilekoa doakoa da, baina izena ematen dutenei saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen zaie, besteak beste, bertso eskolako tartea antolatu ahal izateko.

Animatu eta eman izena, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera ederra izango da.