Badator Plazara!

2022/01/19
Urtarrilaren 29an hasiko da aurtengo 'Plazara!' gazteen bertso zirkuitua

Aurten ere 'Plazara!' Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko dugu martxan. Helburu nagusi bi ditu proiektuak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea, eta bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

1996-2003 urte artean jaiotako 27 gaztek eman dute izena eta 6 saiotan banatu dira bertsolariak. Parte hartzaileak kantuan aritzeaz gain, antolatzaile ere izango dira.

Aurtengo bertso zirkuitua Bizkaiko sei eskualdetik pasatuko da eta hilabetean saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea. 

2022-01-29 Gernika. Plazara

Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, Arrano tabernan. Busturialdeko parte hartzaileena izango da saio hau antolatzeko ardura. Saioan Unai Mendiburuk, Janire Arrizabalagak, Maddi Askaiturrietak eta Beñat Bilbaok abestuko dute.