Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2023/05/03
Maiatzaren 8an izango da lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera; guztira hiru kanporaketa jokatuko dira eta finala Gernika-Lumon izango da maiatzaren 27an.

BAT-BATEKO TXAPELKETA

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Maiatzaren 8an izango da lehenengo kanporaketa Ondarroako Zubi Zaharra Ikastolan, 17:00etatik aurrera.

Hiru kanporaketa jokatuko dira:

• Maiatzak 8: Ondarroan, Zubi Zaharra Ikastolan, 17:00etan

• Maiatzak 15: Bilbon, Euskararen Etxean, 17:00etan

• Maiatzak 17: Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan

2023-5-3 eskolartekoa finala

 18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan. Saioak zati bi izango ditu eta bertsolari guztiek egin beharreko ariketak hauek izango dira: 

• Lau oinak emanda bertso bat zortziko txikian

• Berba emanda bertso bat, gehienez, hamarreko handian

• Ofiziotan bina bertso zortziko txikian


Bigarren atalera lau bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek, ariketa hauek kantatu beharko dituzte:

• Ofiziotan zortziko handian bina bertso

• Kartzelako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez

 

IDATZIZKO TXAPELKETA

Bestetik, idatzizko txapelketa martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Hemendik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute.

2023-5-3 eskolartekoa idatzizkoa

FINALA, GERNIKA-LUMON

Idatzizko txapelketako finalera sailaktutako ikasleak, zein bat-bateko txapelketako finalera sailkatutako 8 bertsolariak  maiatzaren 27an elkartuko dira Gernika-Lumoko Astran.

2023-5-3 eskolartekoa finalistak