Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2022/05/05
Maiatzaren 9an izango da lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera; guztira hiru kanporaketa jokatuko dira eta finala Larrabetzun izango da maiatzaren 28an.

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Maiatzaren 9an izango da lehenengo kanporaketa Gernika-Lumoko Astra Kulturgunean, 17:00etatik aurrera.

Hiru kanporaketa jokatuko dira:

  • Maiatzak 9: Gernika-Lumon, Astra Kulturgunean, 17:00etan
  • Maiatzak 16: Bilbon, Euskararen Etxean, 17:00etan
  • Maiatzak 18: Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan

2021-05-10 Gernika. Eskolartekoa
18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan. Bertsolariek ariketa hauek egin beharko dituzte kanporaketetan:

  • Lau oinak emanda bertso bat zortziko txikian
  • Berba emanda bertso bat, gehienez, hamarreko handian
  • Ofiziotan bina bertso zortziko txikian

Saio bakoitzean parte hartzen duten bertsolarietatik, lauk aurrera egingo dute, eta horiek, ariketa hauek kantatu beharko dituzte saioaren bigarren atalean:

  • Ofiziotan zortziko handian bina bertso
  • Kartzelako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez


Bestetik, idatzizko txapelketa martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Hemendik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute.

2020-10-07 Durango Eskolartekoa

FINALA, LARRABETZUN

Kanporaketak jokatu ostean, zortzi bertsolari pasatuko dira finalera. Finala maiatzaren 28an jokatuko da Larrabetzuko eskolan, Bizkaiko Taldekako finalaurrekoekin eta finalarekin batera.

Egitarau zabala egongo da egun horretan:

  • 10:00etan: Eskolarteko idatzizko finala
  • 11:30ean: Eskolarteko bat-bateko finala
  • 14:30ean: Bazkaria
  • 16:00etan: Taldekakoaren 1.finalaurrekoa, eskolan
  • 17:30ean: Taldekakoaren 2.finalaurrekoa, kalean
  • 19:00etan: Taldekakoaren 3.finalaurrekoa, kalean
  • 22:00etan: Taldekakoaren finala, Hori Bai gaztetxean


Egun honetan egingo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, 13€-ren truke.
Aukera begetarianoa gura duenak edota alergiaren bat duenak idatzi bizkaia@bertsozale.eus postara idatzi beharko du.