Badator Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa

2022/04/12
Maiatzaren 22an izango da Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa Markina-Xemeinen; izen ematea zabalik dago.

Topaketa honek Bizkaiko bertso munduko emakumeak* batu gura ditu maiatzaren 22an Markina-Xemeinen. Helburu nagusia, beraz, bertsoaren inguruan gabiltzan emakumeak biltzea izango da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin.


Animatu eta eman izena!

I. topaketa hau antolatzeko batzar irekia egin zen martxoan eta bertan adostu zen lehenengo topaketa honen oinarria gozamena izango dela, hau da, elkarrekin egon eta ondo pasatzea. Aurrerago etorriko dira hain beharrezko ditugun bestelako gogoetak eta hausnarketak.


2017-05 taldekako finala

Eguna poteo txiki batekin hasiko da 12:30ean, ondoren bazkaria 14:30ean eta bazkal ostean, 17:00etan, bertso saioa egingo da, bertsolari askoren parte hartzearekin.

Izena emateko galdetegi labur bat bete behar da, eta bazkaria egunean bertan ordainduko da, 18€. Animatu, zenbat eta parte hartzaileagoa eta anitzagoa, aberatsagoa!