Azaroak 25ari bertsotan

2016/12/02
Bertsolaritza saioetan emakume eta gizon gazteen arteko berdintasuna, errespetua, autonomia eta askatasuna sustatzeko ahalegina egiten dugu eta horren erakusgarri dira bertso hauek.

Azaroak 25a emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun horretan, neska eta emakumeek oraindik ere jasaten duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratu gura da.

Ikastetxe eta irakasleek ere badute zer esana genero indarkeriari aurre egiterako orduan.

Egun horretarako antolatu ziren ekintzen artean, bertso idatzi hauek dakarzkigu, Santurtziko ikastetxeetan sortu eta abestuak.