Aurten ere, badator Plazara!

2023/12/04
Laugarren urtez jarriko dugu 'Plazara!' gazteen bertso zirkuitua martxan; izen-ematea zabalik dago abenduaren 18ra arte

Aurten ere Plazara! Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua martxan jarriko dugu. Helburu nagusi bi ditu proiektuak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

Proiektuan parte hartzeko izena eman beharko da eta izen ematearen arabera antolatuko dira saioak. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.

Izen-ematea itxi ostean, jakingo dugu zenbat bertsolari dauden prest ekimen honetan parte hartzeko eta zozketa bidez jarriko ditugu saioak, beti ere, eskualdeko bertsolari bat egongo dela bermatuz.

Bertso-zirkuitua Bizkaiko eskualde ezberdinetatik pasatuko da, eta hilabetean, gutxienez, saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea.

 2023-12-04 plazara irudi orokorra

Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak.

Galdetegi honetan idatzitako datuak zurekin harremanetan ipintzeko erabiliko ditugu. 

Parte hartu gure
baduzu, eman
izena!

Izen-emate orri hau betetzeak ondorengoa esan gura du: baimena ematen diozula Bizkaiko Bertsozale Elkarteari:

  • Zure datuak Plazara! ekimenaren kudeaketan erabiltzeko
  • Saioen argazkietan eta bideoetan agertzeko

Izen ematea abenduaren 18ra arte egongo da zabalik. Parte hartzaileen adin tartea 1998-2005 urte artean jaiotakoena izango da.