Aurten ere, badator Plazara!

2022/12/09
Hirugarren urtez jarriko dugu 'Plazara!' gazteen bertso zirkuitua martxan; izen-ematea zabalik dago abenduaren 19ra arte.

Aurten ere Plazara! Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua martxan jarriko dugu. Helburu nagusi bi ditu proiektuak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

Proiektuan parte hartzeko izena eman beharko da eta izen ematearen arabera antolatuko dira saioak. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.

 2022-12-9 Plazara2021

 

Izen-ematea itxi ostean, jakingo dugu zenbat bertsolari dauden prest ekimen honetan parte hartzeko eta zozketa bidez jarriko ditugu saioak, beti ere, eskualdeko bertsolari bat egongo dela bermatuz.

Bertso-zirkuitua Bizkaiko eskualde guztietatik pasatuko da, eta hilabetean, gutxienez, saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea.

 

Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak, eta saioak bariku iluntzeetan izango dira.

Galdetegi honetan idatzitako datuak zurekin harremanetan ipintzeko erabiliko ditugu. 

Parte hartu gure baduzu, eman izena!

 

Izen-emate orri hau betetzeak ondorengoa esan gura du: baimena ematen diozula Bizkaiko Bertsozale Elkarteari:

  • Zure datuak Plazara! ekimenaren kudeaketan erabiltzeko
  • Saioen argazkietan eta bideoetan agertzeko

Izen ematea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik. Parte hartzaileen adin tartea 1997-2004 urte artean jaiotakoena izango da.