Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Ander Sarriugartek irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2021/05/05
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur; guztira bost gazte oholtzaratu dira Durangon jokatu den saioan

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketari atzo eman zitzaion hasiera Getxon, eta gaur bigarren kanporaketa jokatu da Durangoko Kurutziaga ikastolan. Bost gaztek egin dute gaurkoan bertsotan eta Ander Sarriugarte izan da puntu gehien batu, eta beraz, finalerako txartela lortu duen bertsolaria.

2021-05-05 Durango. Eskolartekoa

Hauek izan dira bost parte hartzaileak:

  • Ander Sarriugarte
  • Araitz Katarain
  • Jare Torralba
  • Oier Rementeria
  • Peio Lago

Gai-emaile lanetan Etxahun Lekue aritu da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2021-05-05 Durango. Eskolartekoa

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 29ean jokatuko da Igorreko Lasarte Aretoan.