Amaiur Betanzosek irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2026/04/28
Atzo jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira hamar gaztetxo oholtzaratu ziren Bilboko Kirikiño ikastolan jokatu zen saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Atzo jokatu zen lehenengo kanporaketa Bilboko Kirikiño ikastolan, eta hamar gaztetxok parte hartu zuten bertan. Puntu gehien batu zituena, eta beraz, zuzenean finalera sailkatu dena, Amaiur Betanzos izan zen.

2026-04-27 eskolartekoa

Hauek izan ziren atzoko Bilboko saioko hamar parte hartzaileak:

2026-04-27 eskolartekoa

Saioak atal bi izan zituen. Lehengo ataleko ariketak eginda, ondorengoak sailkatu ziren bigarren atalera:

  • Amaiur Betanzos
  • Aretx Elizaran
  • Ekhi Zuluaga
  • Joseba De Rueda

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen, eta epaileak Ainhoa Arregi, Ander Arrien eta Juanjo Respaldiza izan ziren. Idazkaria Igor Menika izan zen.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:

  • Apirilak 29, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan.
  • Maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan.
  • Maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.