Bizkaia

Aitor Etxebarriazarragak eta Itziar Basterretxeak hartuko dute Korrikaren lekukoa Bilbon

2026/03/13
Aurten ere Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Korrikaren lekukoa hartuko du; martxoaren 29an izango da, Korrikaren azkenengo egunean.

Urte birik behingo zita garrantzitsuak, Korrikak, laster ekingo dio bideari. Aurten ere, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gogoz eramango du eskuz esku Euskal Herria zeharkatuko duen lekukoa.
Ohikoa duen moduan, Bilbon egingo du Korrikarekin bat Elkarteak, eta aurten, beraz, ekimenaren amaierarekin egingo dugu bat. Elkartearen izenean lekukoa eramateko ardura lagun bik izango dute. Alde batetik, Bizkaiko Bertsolari txapeldunak, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak; beste alde batik, besteak beste, urte askoan txapelketako idazkari lanetan dabilen Itziar Basterretxea Olarreagak.

Elkartearekin batera Korrika egitera etortzeko, hemen informazioa:

  • Eguna: martxoak 29, domeka
  • Ordua: 9:15 (15-20 minutu lehenago joatea komeni dela adierazi du antolakuntzak)
  • Lekua: Ferrocarril etorbidea (autobus geralekua)
  • Kilometro zenbakia: 3375

2024 Korrika talde argazkia

Animatu eta etorri!