Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Abenduaren 2an jokatuko da BBK Sariketaren finala

2020/11/26
Bilbon izango da Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala, BBK Salan, 18:00etatik aurrera; sarrerak webgune honen bitartez eskura daitezke.

XXVIII. BBK Sariketa amaierara heltzen ari da. Datorren eguaztenean izango da finala, abenduaren 2an, 18:00etatik aurrera, BBK Salan. Parte hartuko duten taldeak Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai izango dira.

Martxoaren 2an hasi zen aurtengo sariketa eta, lau kanporaketa jokatu ostean, sariketa atzeratu egin behar izan zen. Orain, lau taldeko finala jokatuko da. baina, berezitasun batekin: nagusien taldeek kantatuko dute Bilbon eta gaztetxoen taldeek bideo bidez parte hartuko dute sariketan.

Sarrerak, webgune honetan

Egoera berezia dela eta, aforoa mugatua izango da eta gonbidapenak aldez aurretik hartu behar izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina izena eman beharko da. Horretarako aukera daukazue lotura honetan.

Saiorako ateak 17:30ean zabalduko dira eta, zelan ez, guztion segurtasuna bermatzeko arau guztiak beteta jokatuko da saioa.