Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

44 bertsolarik kantatuko dute Bizkaiko Txapelketan

2021/07/06
Urriaren 3an hasiko da Txapelketa eta abenduaren 18an izango da finala; osatuta dago bertsolarien zerrenda.

Urte birik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 2020ko maiatzean zen jokatzekoa Txapelketarako sailkapen fasea, baina COVID-19ak eraginda itxialdian geundenez, irailera atzeratu behar izan genuen. Salkapen fasea osorik amaitu zen arren, egoerak eraginda, Bizkaiko Txapelketa atzeratzea erabaki zuen Talde Antolatzaileak. Azkenean, aurtengo udazkenean egiteko erabakia hartu dugu.

Sailkapen fasetik pasatu diren bertsolariei, 2018an finalaurrekoetan kantatu zutenak batuko zaizkie kanporaketa fasea jokatzeko. Sei kanporaketa izango dira eta, beraz, 36 bertsolarik kantatuko dute fase honetan.

Hauek dira sailkapen fasetik kanporaketetarako txartela lortu dutenak (zerrenda ez da puntuazioaren araberakoa):

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Ander Ucelay Aristi
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Asier Alcedo Cano
  • Asier Galarza Garai
  • Beñat Bilbao Landa
  • Enare Muniategi Etxabe
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Garazi Navarro Ugarteburu
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Igor Galarza Intxausti
  • Imanol Arrutia Azkueta
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Josune Aramendi Perez
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra
  • Peru de Pedro Larrea
  • Peru Vidal Gurrutxaga

2018ko finalaurrekoetan kantatu eta izena eman duten bertsolariak, hauek dira. Hauek ere kanporaketa fasean kantatuko dute:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Julen Arzanegi Erezuma
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Oihana Bartra Arenas
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Zuzenean finalaurrekoetan sartuko dira 2018an finalista izan ziren bertsolariak. Zortzi finalistetatik guztiek eman dute izena:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Jone Uria Albizuri
  • Miren Amuriza Plaza
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Txapelketak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala.

Irailean aurkeztuko dugu Txapelketa eta orduan emango dugu informazio gehiago.