Twitter ikonoa fb

Bizkaia

30 bertsolari gazte neguko barnetegian

2014/02/19
Gorozikako barnetegian egin dugu egonaldia eta bertsoak aisialdiagaz tartekatu ditugu.

Bariku arrastia gorriz markatuta zegoen Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egutegian, baita bapateko taldeetako gaztetxoen agendetan be.

Arratsaldeak aurrera egin ahala agertzen joan ziren kolore askotariko motxilak, lo zakuak, besarkadak eta aurkezpenak. Taldearen gidari, zelan ez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko irakasleen taldea, eta bizkaiko gazteen artean parte hartzaile kopurua esanguratsua sano: hogeitahamar bertsolari: Deustuko laukote bat, 17 urteko Busturialdeko beteranoak, Durangaldeko fitxaje barri eta ez hain barriak, Larrabetzuko taldea, Solokoetxeko bapateko taldeko kideak...

Lehen aurkezpen eta girotze jolasen ostean, afaria...patata tortilla edo tortilla patata.... Maite zaitut...pila pila...oso gozoooa!

Gauean euria atertu zenean, altxorraren bila. Bost taldetan Gorozikan zehar bueltaka, bakoitzak hiru itzuli eman zizkion auzoari: eleiza, frontoia, barnetegia...

Hurrengo goizean, gosaria eta gero, Bizkargi mendia geneukan zain. Hasierako aldatsetan alkarrizketa eta umore ona zen nagusi, eta goranzko bidea danok taldean egin, eta tontorrera heldu ginan.

Bueltan, bazkaltzeko makarroiak... Goizeko saiakeratik indarberritzeko aukera. Izan be, arrratsaldean bertsotan egiteko ordua heldu zen. Bost talde: Hasibarriak, nagusiak... Bertsotan eten barik bi ordu... Eta bide batez, gabeko bertso afaria atondu zuten: gaiak aurkezpenak, jolasak... Ibon Ajuria eta Gorka Ostolaza bertsolari gonbidatuak. Barre ugari eragin zituzten entzule gaztetxoen artean.

Domeka goizean, alkarri agur esan eta datozen eskualdeko gazteen sariketan, eskolartekoetan alkar ikusi eta entzungo dira gazteak. Ekainean, beste barnetegi bat antolatuko dugu, udakoa, hondartza eta epeltasuna lagun.