2025eko Bizkaiko idatzizko 5. eta 6. mailetako Eskolarteko finalak jokatu dira gaur, Iurretan
Bizkaiko eskolarteko 5. eta 6. mailetako bertso idatzien finalak jokatu dira gaur Iurretako frontoian, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Bariku arratsaldeko 18:00etan, 150 parte hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko herriko frontoian. Finalera heldu ahal izateko, apirila eta maiatzean zehar, herri eta eskualde mailako aurre-kanporaketak jokatu dituzte finalistek. (saridunak behean)
Ordubeteko tartea izan dute gaztetxoek proposatutako ariketak egiteko. Ostean, beraiei egokitutako bertso saioa izan dute. Bertsolariak Aissa Intxausti, Koldo Gezuraga eta Asier Alcedo izan dira, gai-jartzailea, berriz, Jone Larrinaga izan da.
5. Eta 6. mailetako idatzizko saridunak:
Sari banaketa ekitaldian, hurrengoek parte hartu dute:
- Aissa Intxausti, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea
- Josu Telleria, Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
- 1. Saria: Lur Bilbao. Ander Deuna Ikastola. Sopela
- 2. Saria: Lur Momoitio. Ander Deuna Ikastola. Sopela
- 3. Saria: Haize Mimenza. Abusu Ikastola. Bilbo
LH 6
- 1. Saria: Aduna Manterola. Andra Mari Ikastola. Zornotza
- 2. Saria: Irati Gondra. Seber Altube Ikastola. Gernika-Lumo
- 3. Saria: Lur Muerza. Ibaibe Herri Ikastetxea. Barakaldo
Bihar, maiatzak 31, DBH1, 2, 3 eta 4. mailek eta batxilergokoek jokatuko dugu eskolartekoa, 10:30ean hasita. Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11:30ean izango da. Lehengoz egin dira eskolarteko finalak egun bitan.
Zorionak gaurko ekitaldian parte hartu duzuen guztioi!