“Ari garela, ari garela” taldea nagusitu da BBK Sariketako lehen kanporaketan

2025/11/03
Gaur hasi da 33. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Bilbon, eta 'Ari garela, ari garela' taldeak irabazi du lehenengo kanporaketa

Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa martxan da; gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra ikastolan. “Ari garela, ari garela” eta “Lamerako okasientiek” taldeak aritu dira lehian. “Ari garela, ari garela” taldeak egin du aurrera, eta, hortaz, Mungiako finalaurrekoan kantatuko du, azaroren 17an.

Publikoan Urretxindorra ikastolako bertsolaritza ikasleak egon dira, eta oso giro ona sortu dute bertan. Ondorengo bertsolariak aritu dira kantuan:

Ari garela, ari garela:

  • Naroa Iturriotz
  • Maddi Aurtenetxe
  • Uxue Solabarria

Lamerako okasientiek:

  • Aretx Iruskieta
  • Helene Yerga
  • Nora Prellezo

Gaurko saioko aurkezlea Ander Elortegi Garatea izan da eta epaimahaia Beñat Romero MaguregikMarta Ortiz Mateok eta Juanjo Respaldiza Ozaetak osatu dute. Idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da.

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa asteazkenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHIn, 10:00etan.