Zure sorkuntza lana garatu nahi? Hemen da Lanku Beka!

2019/07/04
Bertsoa oinarri duten proiektuentzako da deialdia; 3.000 euroko saria eskuratuko du onuradunak bere proposamena Lanku Kultur Zerbitzuen bidez garatzeko. Uztailaren 24a baino lehen aurkeztu behar da eskaera.

Muinean bertsoa duten proiektuei bidea egitea da Lanku Sormen Bekaren helburua. Deialdiaren bidez, sortzaileak euren proposamenak aurkeztera bultzatu nahi dira: interesdunek egitasmo berri baten gidoia eta emanaldia sortu eta garatu beharko dituzte.

Bertsolariek, gai jartzaileek edota bertso eskoletako kideek parte hartu ahal izango dute. Lanak aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da, eta iraileko lehen astean emango da saridunaren berri.

Deialdia egiten den hirugarren aldia da. Xehetasun gehiago, www.lanku.eus atarian topatuko dituzue.