Zuhatzako irla bertsoz abordatu dute

2016/08/24
47 haur eta 7 begiraleko taldea dago bertan astelehenetik. Oskar Estangarekin txandako kanta grabatu dute, eta Odei Barroso eta Oihana Iguaranen eskutik bertso saioaz gozatzeko aukera izango dute laster. Ostiralean bukatuko da Zuhatzako abentura, eta honekin batera itxiko da Bertso Udalekuen 19. edizioa.

Astelehenean hasi ziren Zuhatzako bertso-udalekuak. Ostiralera arte 53 altxor puska egongo dira Arabako uhartean kontu kantari pedalotan, piraguan, surfean, arraunean, bela untzian zein frontoian. 47 haur eta 6 hezitzaile (Esti Alberdi, Asier Alcedo, Paule Loizaga, Jon Gurrutxaga, Eider Perez eta Izar Mendiguren) dabiltza untxi artean jolasean.

Euskal Herri osoko lagun berriak egiteaz gain, udalekutako abestia sortu eta grabatu dute Oskar Estanga artistarekin batera. Sormen egunaren baitan, kanta, antzerkigintza eta ur ekintzak uztartu dituzte udalekutako artistek. Bertso jolasak eta gaubela bereziak izan dituzte egunez egun. Ostegunean Oihana Iguaran eta Odei Barroso bertsolariak ezagutu eta bertsotan aritzeko aukera izango dute. Ostiralean hartuko dute etxerako barkua, taldeko argazki hau eskuan dutela, eta hamaika pasadizo golkorako gordeta. Txanda honek emango dio bukaera Bertso Udalekuen 19. edizioari. 

 

 

Lapurdi, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haurrak elkartu dira Zuhatzako Bertso-udalekuan.