Zortzi Puntutan egitasmoa ezagutuko dugu Bertsoan

2016/02/01
Uribe-Butroen izango den hitzordua baliatuz, egitasmo osoari erreparatuko dio sareko plazak.

Asteburu honetan Uribe Butroera iritsiko da Zortzi Puntutan egitasmoa. Azaroan hasi zen Bizkaiko eskualdeetan gauzatzen ari den ekimen hau, eta Bertsoak asteburu honetako saioa baliatuz, egitasmo osoarengan jarriko du arreta.

Bestalde, iragan asteburuan Bardoen eta Arabako Kuadrilla artekoaren baitan gauzatutako saioak izango dira hizpide; baita datozen saioak ere. Bertso Egunean bildutako bertsoaldiak eta parte-hartzaileen hitzak ere izango dira entzungai aste osoan zehar.

Santa Ageda eta inauteriak ere aintzat hartuz, garai honetan izaten diren santa-eske irteerak zerrendatuko ditu sareko plazak, eta duela zenbait urtetako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Hori guztia eta egunerokoan bertsolaritzak bat-batean dakarrena, Bertsoan.

Jarraitu bertsolaritza Bertsoan!