Zigoitian aurkeztuko da 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa

2021/03/24
Larunbatean, hilak 27, aurkeztuko da 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa.

Zigoitiko Kultu Etxean aurkeztuko da 2021eko Arabako binakako Bertsolari Txapelketa, azken hilabeteetan Bertso Eskola berri bat martxan jarri den herri honetan.

10:45ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, informazioa ondorengoek dute:

-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier eta Uxue Diaz de Cerio elkarteko sustapen arduradunek.

Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira.

Txapelketa apirilaren 17an hasiko da eta maiatzaren 22an bukatuko da.