Zabalik dago Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea

2026/02/05
Begirale, zuzendari eta sukaldari izateko aukera dago txandetan; parte hartzeko ezinbestekoa izango da prestaketa saioan parte hartzea.

Otsailaren 5ean zabaldu da izena emateko aukera eta otsailaren 15era arte egongo da zabalik. Izen-ematea webgune honen bidez egin daiteke, formularioa beteta. Martxoan jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei, lantaldeetan lekurik izango duten.

Hautatutakoek hezitzaileen prestaketa saioan hartu beharko dute parte. Apirilaren 25ean izango da, goizez eta arratsaldez, Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonan duen egoitzan. Parte hartzea ezinbestekoa da Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.

Eman izena begirale, sukaldari edo zuzendari izateko!

Uztailean lau egonaldi izango dira: 9-11 urtekoen txanda Zuhatzako irlan izango da (Uribarri Ganboa, Araba). Gainerako hiru txandak (12-13, 14-15 eta 16-18 urteko gazteenak) Getadar aterpetxean egingo dira (Ezprogi, Nafarroa). Hezitzaile modura txanda batean baino gehiagotan parte har daiteke.

Gaztetxoen izen-ematea martxoaren 2an hasiko da; txandei buruzko informazioa eta Bertso Udalekuetako eskuorria, hemen.

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.