Zabaldu da Virginia Imazen formazio tailerrean izena emateko epea

2014/04/28
Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak sorkuntzari begirako formazio tailerra antolatu du, 4. urtez, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazekin. "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" deritzo tailerrak, eta asteburu pasako formatua du. Uztailaren 4tik 6ra egingo da Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klownen aterpetxean). Izen ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte. Taldea osatzerakoan izen-emate ordena hartuko da kontutan, beraz, asmorik duena bixi ibili.

"Inprobisazioa eta umorea eskenategian"

 -Datak: uztailak 4, 5 eta 6.

-Lekua: Aibar Baserria (Oihulari Klownen aterpetxea)

-Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide (emakumeak eta gizonak).

-Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100€

*Emakundek diruz lagundutako ekimena da.

-Taldea osatzea: izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta aurreko edizioetan parte hartu ez duten kideek izango dute lehentasuna. Emakumeen eta gizonen oreka zainduko da.

-Izena emateko epea: apirilaren 28tik maiatzaren 30era

-Izen-ematea/ Informazioa:   umorez@bertsozale.com /(+34) 943 69 41 29.