<!DOCTYPE html> Urtea 12 bertsotan kantatuko du Bertsoak — Bertsozale Elkartea

Urtea 12 bertsotan kantatuko du Bertsoak

2016/12/26
2016ak eman dituen bertsoaldiak berreskuratuko ditu sareko plazak; gainera, datozen egunetan izango diren saioen agenda ere jarriko du eskura.

Azken 12 hilabete hauek kantuan errepasatuko ditu Bertsoak ostegunean. Urtea 12 bertsotan laburbilduko du sareko plazak, atzera begirakoa ohikoa izaten den urte amaiera honetan. Baina, urtea ondo hasteko aurrera begiratzea ere komenigarria izaten da eta datozen egunetan gauzatuko diren saioen agenda ere errepasatuko du.

Bertsoaldiak ere izango dira entzungai: Markina-Xemeingo azken jaialdian izan ziren bertsoaldiak zein ALBE bertso-eskolak antolatutako galan botatako aleak berreskuratuko ditu Bertsoak.

Gabonetan ere ez dadila bertsorik falta!

Gabonetan ere ez dadila bertsorik falta!