Udako denboraldia irekita, bertso saioak eta jaialdiak nagusi Bertsoan

2016/06/27
San Pedro Egunaren bueltan egiten den Lasarte-Oriako saioa da horietako bat.

Uda bete-betean sartu ahala, saio eta jaialdiak ugarituz doaz Euskal Herrian eta horren isla da Bertsoa ere. Ekainaren 29an izango da San Pedro Eguna eta hainbat herritan ospatzen dira jaiak egun horren aitzakian. Horietako bat da Lasarte-Oriako kasua eta hango urteroko saioaz ariko da sareko plaza, han parte hartzen duen Patxi Etxeberriaren eskutik. Sanpedro jaiak medio, hauei loturiko bertsoaldiren bat ere berreskuratuko da asteazkenean.

Andoaingo eta Barañaingo saioak bildu ditu Bertsoak eta gaur eta bihar izango dira entzungai. Bestalde, ostiralean, 2003ko Ahozko Inprobisazioa Munduan egitasmoko beste lagin bat berreskuratuko da, uztailean Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik eta Donostia 2016rekin elkarlanean izango denaren gosegarri.

Bertso-udalekuak eta sanjuanetako Andoaingo saioa, gaur, Bertsoan