Tomasita Quiala repentista hil da

2025/06/13

 1961eko abenduaren 29an jaio zen Tomasita Quiala, Arroyon de Flores-en, Kuban, eta atzo hil zen 64 urte zituela. Kubako punto cubanoaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa izan da, baina inprobisazioarekin izandako lehen hartu-emana ustekabean izan zuen. Poeta baten aldeko kantuan bat-batean eta ezustean parte hartu zuen eta ordutik ez zion utzi inprobisatzeari. 

Afizio moduan hasitako ofizioa bihurtu zen, profesionalki kantu inprobisatzaile baitzen. Hala ere, herri mugimenduari lotua egon da eta plazarik ohikoenak guatekeak, serenatak, eta auzo eta landa inguruko festak izan ditu. Bidearen hasieretako eremuei lotua egon da beti, beraz. 

Euskal Herrian ere aritu da kantuan, Bertsozale Elkarteak antolatutako Nazioarteko inprobisazio jaialdietan hainbat saio egindakoa baita. 2018an kantatu zuen azkenekoz Euskal Herrian. Donostian izan zen saioa, Antzoki zaharrean. 

Ez da soilik ahozkoan aritu, idatzian ere ibili da. Ipuinak, abestiak eta neurri handiko poesiak ere idatzi ditu. 

Tomasita Quiala Euskal Herriko saio batean, Gasteizen