Taldekako ekimenetan jarriko du begirada Hitzetik Hortzerak

2015/11/26
Eneko Fernandezek, Izar Mendigurenek, Asier Ibaibarriagak eta Amaia Agirrek euren ikuspuntua eman dute.

Azken urteetan ugaritu egin dira taldekako ekimenak, eta taldean bertsotan aritzearen inguruan hausnartuko du Hitzetik Hortzerak igandeko atalean. Oraingo honetan, Eneko Fernandez, Izar Mendiguren, Asier Ibaibarriaga eta Amaia Agirre izango dira bidelagun.

Taldekako ekimenak islatzeko, ia 40 bertsolariren aleak biltzen dituen mosaikoa prestatu du telebista-saioak: hala, azken Bertso Eskolen Egunean botatako bertsoak zein Bardoetan, Kuadrilla Artekoan eta GRan botatakoak ere izango dira entzungai.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzeraren denboraldiko 10. atala ETB1en ikusgai, eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian. 

Agurainen ospatu zen Bertso Eskolen Eguna